URAk laginketak egingo ditu irailean EAEko lurpeko uretan balizko erradioaktibitate naturala dagoen ezagutzeko

Iturburua-manantial..jpg

2018.eko irailak 18

URAk laginketak egingo ditu EAEko lurpeko uretan egon daitekeen erradioaktibitate naturalaren irudia osatzeko.

314/2016 Errege Dekretuak xedarritzen duenez: pertsonon kontsumorako ura ekoizteko lurpeko urak baliatzen dituzten ur-hartuneak aztertu behar dira, 2019ko irailerako.Hartara,urok radoiarekiko espozioaren arabera ezaugarritzeko.

Zentzu honetan, URAk irailean 30 lagin hartu eta aztertuko ditu irailean zehar, lurraldeko iturburu eta zundaketa nabarmenetan. Horietan guztietan, xedea da Alfa jarduera, Beta jarduera eta Radon, Tritio edota Potadio-40 dagoen ikustea eta zenbatzea.

Lagin hartze horien emaitzak Eusko Jaurlaritzaren Osasun Publikoari jakinaraziko zaizkio, gizakiek edateko uraren kontrola egitea baitagokie, bildutako datuak bere jardunean aintzat hartu ditzaten.

EAEko sustratu geologikoaren ezaugarriak kontuan izanda ez da aurreikusten uren erradioaktibitate natural mailak ezarritako mugak gainditzea edangarri bihurtzekotan dauden lurpeko uretan. Uretan erradioaktibitate naturala agertzea arrunta da granitoa duten eremu geologikoetan: halakoak ez dira nabarmenak Euskadin.