Tapia Tubos Reunidos enpresak ERE-a bertan behera utzi ostean: "Zuzendaritzak eta langileek neurriak adostu behar dituzte ahalik eta azkarren, enpresa bideragarria izan dadin"

2018.eko apirilak 17

Ekonomiaren Garapena eta Azpiegituretako sailburu Arantxa Tapiak adierazi du Tubos Reunidos enpresak ERE-a (enplegu-erregulazioko espedientea) bertan behera utzi izanak “borondatea erakusten duela akordio baten bila joateko” eta “enpresaren etorkizuna epe luzera, gutxienez, bermatzeko”.

Tapiak gogoratu du Eusko Jaurlaritza prest dagoela enpresarien, zuzendaritzaren eta langileen artean bitartekari lanak egiteko, eta ildo horretan eskatu die akordio hori ahalik eta azkarren lortu ahal izateko lehenbailehen eseri egin behar dutela. Izan ere, sailburuak gogorarazi duenez, orain arte enpresa-batzordeak uko egin dio jaurlaritzaren bitartekaritzari, eta, gaurko erabakiaren ondoren, enpresak akordiorako borondatea erakutsi duela horren bestez, Eusko Jaurlaritza prest dagoela bere lana mahai gainean jartzeko. “Egoera latza da, eta neurriak hartu behar dira, ahalik eta onenak, langileei etorkizuna bermatzeko”, azpimarratu du.

Era berean, Sailburuak nabarmendu du 15 eguneko grebak “eragin negatiboa” izan duela enpresaren egoeran bezeroei arreta egin behar zaielako eta une honetan enpresa itxita dagoelako. “Lanera itzultzea eta bezeroek enpresarengan konfiantza berreskuratzea ezinbestekoa da enpresaren etorkizuna bermatzeko”, gailendu du Tapiak.