San José sailburua, Laneko Segurtasun eta Osasunerako Nazioarteko Kongresuan, Kolonbian.

2018.eko irailak 19

Eusko Jaurlaritzako Lan eta Justiziako sailburu María Jesús San Josék Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Estrategia aurkeztuko du ORPconference XVIII. Nazioarteko Kongresuan. Gaurtik hasi eta ostiralera arte egingo da kongresua Cartagena de Indias hirian, Kolonbian.

Kolonbiara iritsi denetik, San José sailburuak bilerak izan ditu Iván Duque lehendakari duen Kolonbiako gobernu berriko Lan eta Justizia arloetako arduradunekin.

Errepublikako hiriburuan egin duen egonaldian, Eusko Jaurlaritzako Ordezkaritza eta Bogotako Euskal Etxea bisitatu ditu sailburuak.