Pobrezia, eskola uztea eta enpleagarritasuna. EAEk 2020 Europar Estrategiak ezarritako helburuak hobetu ditu
Argitalpen-data:
EUSTAT, Euskal Estatistika Erakundeak txosten bat argitaratu du, non Euskal Autonomi Erkidegoak 2020 Europar Estrategian aukeratutako 9 adierazletatik 5etan Europar Batasunak baina emaitza hobeak lortu dituen.
Eskola uzte goiztiarraren tasari, goi-mailako ikasketei eta pobrezia edo gizarte-bazterkeria pairatzeko arriskuan dagoen biztanleriari dagokionean EAE rankineko lehen postuetan dago; baita helburu klimatikoekin eta energiarekin (energia primarioaren kontsumoa eta energiaren kontsumo finala) lotutako adierazleetan ere.
Adierazle ezberdinak eta hauek izandako eboluzioa aztertzerakoan ondorengo ondorioak azaltzen ditu txostenak:
- 20 eta 64 urte bitarteko populazioaren okupazio tasak (%65,5a 2017an) goranzko joera du 2014tik; nola gizonezkoen kasua, hala emakumezkoenean.
- 18 eta 24 urte bitartekoen eskola-uzte goiztiarraren tasari eta 30 eta 34 urte bitartekoen goi-mailako ikasketei dagokienean, hauek Europar Batasunaren helburuak hobetzen dituzte
- Eskola uzte goiztiarrean EBren helburua <10% eta EAEko datua 5,4%
- Goi-mailako ikasketen EBren helburua >40% eta EAEko datua %46,1
- Gizarte bazterkeria edo pobrezia pairatzeko arriskua pairatzen duen biztanleria kalkulatzeko hiru adierazle erabiltzen dira
1. Lan-intentsitate baxu edo oso baxuko etxeetan bizi den biztanleria. Lan intentsitatea %20koa baina baxuagoa denean alegia.
2. Transferentzia sozialak eman ondore pobrezia arriskuan dagoen biztanleria; errenta nazionalaren medianaren%60a baina errenta txikiagoa dutenak
3. Gabezia material larriak pairatzen dituen biztanleria. Ondorengo bederatzi egoera hauetatik lauri aurre egiteko arazoak dituztenak dira:- Alokairua eta dagozkion fakturak ordaintzea
- Etxebizitza behar den bezala berotzea
- Haragia, arraina edo proteinak maiztasun batekin jatea
- Astebete etxetik kanpo oporretan pasa ahal izatea
- Autoa izatea
- Garbigailua izatea
- Kolore- telebista izatea
- Telefonoa izatea
Adierazle honetan, EAEk Europar Batasunak baina emaitza hobeak lortu ditu
Emaitza ez horren positiboen alderdian adierazle bat badago:
- I+G-an egindako barne gastua, Barne Produktu Gordinaren %1,82a gastatzen da EAEn, eta Europar Batasuneko helburua %3koa litzateke; naiz eta Espainiaren %1,19aren oso gainetik egon.
Gai honen inguruko informazio gehiago nahi izanez gero, EUSTATek argitaratu berri dituen datuak kontsulta ditzakezu ondorengo helbidean: "EAE Europar Batasunaren gainetik, Europa2020rako aukeratutako 9 adierazletik 5ean"