Retortillo sailburuak Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko Plan Estrategikoa aurkeztu du Eusko Legebiltzarrean
2018.eko ekainak 21
- Turismoaren eremuan, Euskadi euskal gizarteari eta sektoreari, turismo jasangarriaren ikuspegitik, aberastasuna eta oparotasuna ematen dien kalitateko helmuga gisa finkatzera bideratzen da.
- Merkataritzarako, euskal merkataritza, modernoa, lehiakorra, integratua eta berritzailea bilatzen da, Euskadiko herri eta hiriei gizarte- eta hiri-kohesioa emango diena.
- Kontsumobidek, bestalde, prestakuntza eta informazioa sustatzen ditu, eta, gainera, kontsumoaren eremuan gatazkak prebenitzeko, murrizteko eta konpontzeko tresna bilakatzen da.
Alfredo Retortillo Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuak, Legebiltzarrean, 2017-2020rako Plan Estrategikoa aurkeztu du. Dokumentuan sailen lan-jarraibideak zehazten dira, Euskadiko turismoa, merkataritza eta kontsumoa sustatzeari lotutako programak eta aurrekontu-zuzkidurak.
Turismoa
Turismo-arloko plan estrategikoak 3 helburu ditu: hazkuntza hobea, produktibitate gehiago eta turismo jasangarria. Helburu horiek 7 ardatzetan antolatzen dira:
- Aparteko turismo-eskaintza garatzea eta, horretarako, gehiengokoak ez diren baliabideak sustatzea, produktu turistiko berriekin, eta deszentralizazioa eta urtarokotasunik eza sustatzen dutenak identifikatzea.
- Turistak erakarri eta fidelizatzea, marketin berritzailearekin.
- Balioa sortzea tokiko erkidegorako eta, horretarako, turismoaren eragin positiboaren gaineko sentsibilizazioa eragitea, tokiko produktuaren kontsumoa bultzatzea…
- Turismo jasangarriko praktikak sustatzea
- Sektoreko prestakuntza- eta lehiakortasun-baldintzei bide ematea eta, horretarako, berrikuntza sustatzea.
- Kudeaketa turistikoaren eredua hobetzea
- Kudeaketako eta gobernamenduko eredu berria bultzatzea.
Merkataritza
Merkataritzan 4 jardun-ildo nagusi baliatzen dira:
1.- Sektorea modernizatzea, pixkanaka lehiakortasuna hobetzeko.
2.- Sektorearen enpresa-lehiakortasuna sustatzea eta, horretarako, kudeaketako estandarrak, digitalizazioa, kanalitate orotako testuinguruaren egokitzapena eta prestakuntza oro har hobetzea.
3.- Hiri-inguruneen merkataritza-kudeaketan sakontzea.
4.- Merkataritza-politiken eraginkortasuna hobetzea eta, horretarako, horien diseinuan, aplikazioan eta segimenduan lidergo publikoa sendotzea; eta horretarako eskuragarri dauden giza baliabideak eta teknikoak sendotu eta horien jarduera optimizatzea.
Kontsumoa
- Informazioa eta prestakuntza. Kontsumitzaile eta erabiltzaileei beren eskubideen eta horiek baliatzeko moduaren gaineko orientazio, prestakuntza eta informazioa emateko mekanismoak garatzea.
- Kontsumitzaile eta erabiltzaileak defendatzea. Kontsumitzaile eta erabiltzaileen eskubideen gaineko errespetu handiagoa sustatzea eta, horretarako, kontsumoa ikuskatzea eta alertak kudeatzea, bai eta kontsumitzaileen elkarteen jardueren gainekoa ere.
- Kontsumo-bitartekaritza eta -arbitrajea sustatzea eta, horretarako, kontsumo-gatazkak prebenitzea eta arintasunez, eraginkortasunez eta efizientziaz ebaztea eta, horretarako, borondatez konpon daitezen sustatzea eta euskal kontsumoaren arbitraje-sistema garatzea.
- Gako diren erakundeekin lankidetza eta kooperazioa sustatzea: Eusko Jaurlaritzako beste sail eta erakunde batzuk, administrazioak, autonomia-erkidegoak, Europako beste eskualde batzuk, udalerriak, kontsumitzaile eta erabiltzaileen elkarteak eta abar, eta, horretarako, baterako jarduketa-programak garatzea.
- Etengabeko hobekuntza eta berrikuntza. Kontsumobideko arlo eta zerbitzuen artean komunikazioa hobetzeko foroak ezartzea.
- Nabaritasuna eta proiekzioa kanpoaldera. Kontsumobideren ezagutza eta irudia suspertzea Kontsumobideko erabiltzaile eta agenteen artean.