Lehiaren Euskal Agintaritzak Kontratazio Publikoari eta Lehiari buruzko gida praktikoa aurkezten du

2018.eko apirilak 20

LEAk azaroaren 9an indarrean sartu zen Sektore Publikoko Kontratuei buruzko Legearen 9/2017 harira lehen estatu mailako gida landu du, sektore publikoaren organo, enpresa eta herritarrentzat erabilgarria den tresna eskaintzea duena helburu. Kontratazio Publikoari eta Lehiari buruzko gidak Administrazioaren eginkizuna azpimarratzen du Lehiaren bermatzaile gisa, eta lege berriak Lehiaren Agintaritzei ematen dien eginkizuna azaltzen du kontratazio publikoaren prozeduretan. Gainera, espresuki sortutako test bat hartzen du barne, lehiaren kontrako praktikak existitzen diren antzematen duena.

Sektore Publikoko Kontratuei buruzko 9/2017 Legea 2018ko martxoaren 9an sartu zen indarrean, lehia irizpideak gailentzen dituen kontratazio sistema azaltzen du, besteak beste, eta rol garrantzitsuagoa ematen die lehiaren arloko agintaritzei prozeduraren hainbat faseetan. Testuinguru horretan, Lehiaren Euskal Agintaritzak interes handikoa ikusi du lehiaren ikuspuntutik kontratazio publikoaren gida praktikoa argitaratzea. Estatu mailan kontratazio eta lehiari buruz argitaratzen den lehen gida da, kontratuen lege berria onartu eta indarrean sartu denetik.


Ekimen hau, beraz, agintaldi honetarako LEAren Plan Estrategikoan zehaztutako Lehiaren Sustapenaren barruan kokatzen da. LEAk garrantzi berezia eman nahi izan dio sektore publikoari era honetan eta bereziki kontratazio publikoari, Euskadin izaera estrategikoa baitu. Halaber, ekonomiaren funtsezko eremua osatzen du, BPG-aren %20 inguruan baloratu daitekeena. Lehiaren bitartez baliabide publikoen erabilpen eraginkorrago bat bermatzen da gizartearen eta hiritarren onurarako. Era berean, enpresek etekina ateratzen dute lehia askea, lehiakortasuna eta aukera-berdintasuna kontratazioetan mantentzeagatik, balio sozial eta ekonomikoa sortzen lagunduz.


Gaur aurkeztutako Kontratazio Publikoari eta Lehiari buruzko Gida hedatuko da, bere edukia kontratazio plublikoaren arloan egunero lan egiten duten profesionalei helarazteko helburuarekin. Horretarako, LEAk argitalpen hau Euskal Sektore Publikoarekin elkarbanatuko du, bai gobernu, foru aldundi eta tokiko korporazioekin baita sektore publikoko bestelako entitate eta botere adjudikatzaileekin ere. Enpresekin ere zabaltze ekintzak burutuko dira.