Lehendakaria CIENyCIENTAS galan izan da, Gasteizko Principal Antzokiaren mendeurrenean

2018.eko abenduak 14

Iñigo Urkullu Lehendakaria, Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarekin batera, CIENyCIENTAS galan izan da; horren bidez, Vitoria-Gasteizko Principal Antzokiaren mendeurrena ospatuko da. 

Ekitaldia gaur arratsaldean izan da eta, bertan, Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko presidentea, Ramiro González Arabako Diputatu Nagusia, eta Pedro Elosegi Arabako Batzar Nagusietako presidentea ere izan dira.

Principal Antzokia

Principal Antzokia 1918ko abenduaren 18an inauguratu zen, eta, garai hartan, Antzoki Berria izena hartu zuen; orduan “La corte de Napoleón” antzezlana izan zen bertan, Granieri - Marchetti opera eta opereta konpainiaren eskutik.

Principal Antzokiaren mendeurrenaren ospakizuna oso ekimen garrantzitsua da, antzokiarentzat berarentzat ez ezik, herritarrentzat, oro har, ere. Aukera bikaina da antzokiaren beraren balioa nabarmentzeko eta, horrela, herritarrak beren iraganarekin eta orainarekin harro agertzeko.

Gaur, Principal Antzokiaren mendeurreneko ekitaldietan, gala berezia izan da, “Cienycientas”, Mikel Gómez de Segurak zuzendutako antzezpena; bertan, Principal Antzokiaren historiarekin lotura duten 100 artista baino gehiago taularatu dira.