Lehiaren Euskal Agintzaritzaren Lehendakaria Eusko Legebiltzarrean agertuko da Euskal Autonomia Erkidegoan kirolarekin lotutako lanbideen Lege Proiektua aztertzeko

2018.eko martxoak 12

Lehiaren Euskal Agintaritzaren Lehendakaria (LEA) Alba Urresola, Kultura, Euskara eta
Kirol Batzordearen aurrean agertu da Euskal Autonomia Erkidegoan kirolarekin lotutako
lanbideei Legearen Proiektuari begira dituen ekarpenak burutzeko. Urresolak
aintzakotzat hartu du segurtasun eta osasunaren gainean argudioak eta datuak existitzen
direla kirolarekin lotutako lanbideen sarreraren baldintzak ezartzen dituen arauketaren
beharra justifikatzen dutenak. Halaber, lege proiektua hobetzeko gomendioak proposatu
ditu, proportzionaltasuna bermatzeko asmoz.

Sentsu honetan, LEAk lanbide hauetara sartzeko exijitzen diren titulazioen handiagotzea eta
malgutasuna gomendatzen du eta konkretutasun handiagoko araubide iragankor baten
erregulazioren garrantzia azpimarratzen du, lege berria indarrean jarritakoan eskatutako
titulazioen falta duten pertsonen esperientzia aintzat hartzen duena.

(11\09\01\00\0005)