Jonan Fernándezen ustez "pauso positibo" bat da Frantziako ETAko presoen hurbilketa posiblea

2018.eko urtarrilak 15

Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzako idazkari nagusi Jonan Fernándezek balorazio bat egin du azken eguonetan argitaratu diren informazioei buruz, Frantziako kartzeletan dauden ETAko presoen hurbilketaren inguruan. Fernándezen ustez “pauso positibo” bat da, eta txalotu egiten du ekimena, baita ziurtatu ere Eusko Jaurlaritzak era diskretu batez jarraituko duela lanean Frantziako eta Espainiako Gobernuekin, orain arte egin izan duen bezala, espetxe-politikan aldaketak lortzeko. 

Idazkari nagusiak UPV/EHUko Bilboko Bizkaia Aretoan egin ditu deklarazio horiek, Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren 70. urteurrena ospatzeko euskal instituzioek sustatutako kanpainaren aurkezpenaren ondoren. Bertan ziurtatu du “une interesgarri bat” dela beretzat aldaketa horri heltzeko. Hala, inplikatutako eragile guztiei eskatu die "borondate ona jartzeko eta pausoak emateko”, “adostasunaren, elkarrizketaren eta gardentasunaren” bitartez bide horretatik aurrera egin ahal izateko.