Jendaurreko Ikuskizunen eta Jolas Jardueren Euskal Kontseiluaren bilera

Jendaurreko Ikuskizunen eta Jolas Jardueren Euskal Kontseilua

2018.eko maiatzak 30

Bileran 2017ko Ikuskizunen Memoria onartu da eta 2018ko ikuskapen-plana ezagutu da

Vitoria-Gasteiz, 2018ko maiatzaren 23a

Jendaurreko Ikuskizunen eta Jolas Jardueren Euskal Kontseiluak bilera egin du, gaur, Eusko Jaurlaritzaren Lakuako egoitzan, Josu Zubillaga Segurtasuneko sailburuordea buru zela. Bileran, Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzaren 2017ko Ikuskizunen Memoria onartu da eta zuzen-zuzenean ezagutu da 2018rako ikuskapen-plana. Era berean, Jendaurreko Ikuskizunen eta Jolas Jardueren Euskal Kontseiluak ikuskizunen araudi-proiektuaren aldeko txostena egin du.