Ireki da Euskadiko Merkataritza Ganberetarako hauteskundeen epea

2018.eko apirilak 17


Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak Merkataritza Ganberetako gobernu-organoak berritzeko hauteskundeen deialdia argitaratu du.


Hauteskundeak 2018ko ekainaren 6an izango dira.

Eusko Jaurlaritzako Merkataritza Zuzendaritzak, gaur, Merkataritza Ganberen gobernu-organoak berritzeko hauteskundeen deialdia argitaratu du. 2018ko ekainaren 6an izango da, 09:00etatik 20:00etara, etenik gabe.

Ireki da A TALDEAren hautagaitzak aurkezteko epea; taldea Ganberei atxikitako enpresa guztietako ordezkariek eratzen dute. Horiek, maiatzaren 2ra arte (barne), Ganberen egoitzetako Idazkaritzan aurkeztu ahalko dira. Botoa postaz emateko eskabideak maiatzaren 16ra arte (barne) aurkeztu ahalko dira, eredu normalizatu egokien bidez.

 

Hautagaitzak izendatu ondoren, hautagai-kopuruak esleitutako kide-kopurua gainditzen duelako bozketa egin behar duten taldeetan, hura ekainaren 6an egingo da, Ganberaren beraren egoitzan jartzen den hauteslekuan.

 

Arabako Merkataritza Ganbera

 

Dato kalea 38, Vitoria-Gasteiz. Astelehenetik ostegunera, 09:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara, eta ostegunetan 09:30etik 14:00etara.

 

Egoitza Dato kalean du, 38 zenbakian, edozein informazio edo argibide eskatzeko, edo 945 150 576 telefono-zenbakira deitu daiteke.

 

www.camaradealava.com

 

Bilboko Merkataritza Ganbera

 

Rekalde zumarkalea 50, Bilbo. Astelehenetik ostegunera, 09:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara, eta ostegunetan 09:00etatik 14:00etara.

 

Interesdunek, halaber, Bilboko Ganberara bertara jo ahalko dute (egoitza: Rekalde zumarkalea, 50) edo 944 70 65 00 telefono-zenbakira deitu, edozein informazio edo argibide eskatzeko.       

 

www.camarabilbao.com

 

Gipuzkoako Ganbera

 

Tolosa etorbidea 75, Donostia-San Sebastian.

 

Hauteskunde-prozesuari buruzko argibide gehiagorako, interesdunek web-orrialde honetan kontsultatu ahalko dute.

 

Egoitza Tolosa etorbidean du, 75 zenbakian, edozein informazio edo argibide eskatzeko, edo 943 000323 telefono-zenbakira deitu daiteke.                     .

 

www.camaragipuzkoa.com