IBAIALDE 2018
Argitalpen-data:
Informaziorako: 902 160 138 aztertu@euskadi.eus
Laginketa Ibaiaren analisia
DOAN eskatu eta ezagutu zuk aukeratutako ibaiaren kalitatea:
- OINARRIZKO PROGRAMA. Lehen Hezkuntzako ikastetxeei, familia eta 12 urtetik beherakoekin laginketa egin nahi duten taldeentzat.
- PROGRAMA ZIENTIFIKOA. Bigarren Hezkuntzako eta Lanbide hastapeneko ikastetxe, unibertsitateko ikasle, elkarte edo banakako parte-hartzaileei zuzenduta.
Izen ematea
Otsailaren 19tik aurrera.
Materialen banaketa
martxoaren 9tik aurrera.
Bildutako datuak bidaltzeko epea
Ekainak 15a arte.
Erakusketa Aztertu-Ibaialde
Eraman itzazu zurekin ibaiaren sekretuak gela barrura.
9 "roll up" itxurako panelez osatutako erakusketa ibiltaria aste betez izateko aukera daukazue, guztiz DOAN.
Erakusketarekin batera edukiak lantzeko materialak bidaltzen dira irakasleentzako.
Eskaerak
Martxoaren 12tik 16ra. Email bidez datu hauek adierazi:
- Zentroaren datuak
- Arduradun baten izena
- Zein datetan nahiago zenukete izan?
Garrantzitsua: Epean ez dauden eskaerak ez dira onartuko
Prestakuntzako irteera tematikoak
Irakasle eta talde arduradunei zuzendua.
Ezagutu itzazu Udala ingurumen eskola (Arrasate). Ibaietan topa dezakegun ornogabeak aurkitzera gonbidatzen zaituztegu, eta bide batez Ibaialde kanpaina hurbiletik ezagutzera. Laginketa materialak erabiliko ditugu adibide gisa.
Irteera guztiz DOAKOA da (bidaiak izan ezik), eta bi egunetan antolatu da, bat aukeratzeko.
- Datak: Martxoak 9 eta 10 (ostirala eta larunbata). Aukeratu hobeto datorkizuna.
- Tokia: Udalako ingurumen eskola (Arrasate).
Ibaialde Txiki
Haur Hezkuntzako materiala.
Ibaia gertutik ezagutzeko aukera paregabea ikastetxetik irten gabe.
Haur Hezkuntzarako eta Lehen Hezkuntzako Lehen Ziklorako zuzendutako material dibertigarri hau gutiz DOAN izateko aukera dute ikastetxeek, maileguan, hiruhilabete oso batez.
Eskaerak
Martxoaren 5etik 8ra. Email baten bidez datu hauek adierazi:
- Ikastetxearen eta arduradun baten datuak
- Hizkuntza (euskara edo gaztelania)
- Zein txanda duzue nahiago?
Garrantzitsua: Epean ez dauden eskaerak ez dira onartuko.
Lehiaketa Ibaialde
Zu bai artista! Erakutsi zer egiteko kapaza zaren.
- Gaia: Gure ibaiak
- Modalitateak: Marrazkia eta argazki Digitala.
- Kategoriak: 1.kat: ≤ 10 urte, 2.kat: 11- 15 urte, 3.kat: ≥ 16 urte,
- Lanak bidaltzeko azken eguna: Ekainak 15.
- Nora bidali: Ingurugela batera edo aztertu@euskadi.eus helbidera.
Lehiaketaren oinarriak (PDF, 187 KB)
Erreka Mari Txotxongiloak
Zaindu ditzagun gure ibaiak, azken lamiaren etxea baitira.
Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako Lehen Zikloko umeei zuzendua, "Erreka Mari" txotxongilo ikuskizuna ikastetxean bertan eskaintzen da.
Ikuskizunaren prezioaren zati bat ordaindu beharko du ikastetxeak.
Eskaerak
Otsailaren 26tik martxoaren 2ra. Email baten bidez datu hauek adierazi:
- Ikastetxearen datuak.
- Arduradun baten izena.
Garrantzitsua: Epean ez dauden eskaerak ez dira onartuko.