I.D arte, Arte eta Diseinuko Goi mailako Eskolako ikasleek Gasteizko hiribarneko autobus bat errotulatu dute

I.D arte eskolako ikasleak,lana aurkeztu duten unean

2018-03-07

  • “Pauso bat zuretzat, bidaia bat denontzatleloarekin, ikasleek egin duten diseinuak garraioaren alorrean aitzindari izan diren bost emakume omentzen ditu

I.D arte, Gasteizko Arte eta Diseinuko Goi mailako Eskolako ikasleek Gasteizko udal garraio enpresaren 8. lineako (Unibertsitatea) autobus bat errotulatu dute. Ekimen hau, TUVISA eta Hezkuntza Sailaren menpeko ikastetxearen elkarlanaren emaitza, Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira antolatutako ekintzei gehitzen zaie. TUVISA konpainiak, Eskolako ikasle talde batekin batera, gaur goizez aurkeztu du ibilgailua Andre Mari Zuriaren Plazan, eta bihartik aurrera hasiko da zerbitzua eskaintzen, 8. linean.

I.D arte eskolako ikasleak arduratu dira sormen lan guztia egiteaz, eta autobusaren atze alde zein alboak errotulatu dituzte garraioaren alorrean aitzindari izandako bost emakume azaltzen dituzten irudiekin. Zehazki, honako emakume hauek dira autobusean ageri direnak:

  • Amelia Earhart, Atlantikoa aeroplanoz gurutzatu zuen lehen emakumea.
  • Rosa Parks, emakume afroamerikarra, autobus batean pertsona zurientzat gordetako aulki batean esertzeagatik espetxeratu zutena, hartara giza eskubideen aldeko mugimenduaren ikono bihurtuz.
  • María Teresa De Filippis, 1 formulako autoak gidatu zituen lehen emakumea.
  • Bertha Benz, auto bat gidatu zuen lehen emakumea;
  • Catalina Garcia, gidabaimena eskuratu zuen lehen emakume espainiarra, bai eta bere autobus linea eramaten lehena ere.

Lelo honek lagunduko ditu material guztiak: ‘Un paso para ti, un viaje para la sociedad – Pauso bat zuretzat, bidaia bat denontzat’. I.D arte eskolatik nabarmendu dutenez, “kanpainaren jatorrizko kontzeptua autobuseko bidaia fisikoa aldaketa sozialaren bidaia metaforiko bihurtzea da, emakumeei urratsa ematera animatzeko asmoz”.