Hizkuntza Eskola Ofizialetan matrikula eskaera egiteko epea irekitzear da

learning.jpeg

2018.eko abuztuak 31

Eskaerak aurkezteko epea irailaren 1etik 19ra izango da zabalik, Internet bidez

Bihar larunbata, irailaren 1ean irekiko da Euskadiko Hizkuntza Eskola Ofizialetan 2018-2019 ikasturterako matrikula eskaera egiteko epea, eta irailaren 19ra arte egongo da zabalik (irailaren 19ko 13:00ak arte). Hezkuntza Sailaren menpeko 14 Hizkuntza Eskola Ofizialek 33.297 lagunentzako plazak eskainiko dituzte, eta 8 hizkuntza ikasteko aukera ikasturte berrian:  

Ingelesa:     15.373 plaza                                                      Gaztelania:    694 plaza

Euskara:       7.148 plaza                                                      Italiera:          567 plaza

Frantsesa:    6.158 plaza                                                       Portugesa:     308 plaza        

Alemana:      2.869 plaza                                                      Errusiera:      180 plaza

Matrikula eskera Internet bidez egin beharko da, Hezkuntza Sailaren webgunean (http://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/hezkuntza-saila/). On line egiteko zailtasunen bat edo ezina dutenentzat, Hizkuntza Eskola Ofizialetan ordenagailuak prestatuko dira, eskaerak egiteko epearen barruan. Hizkuntza bat baino gehiagotarako eskaera aurkeztu nahi dutenek, eskaera bat bete beharko dute hizkuntza bakoitzeko, gehienez ere hiru eskaera.

 

Kontuan hartzeko datak:

Irailaren 1etik 19ra:        matrikula eskaerak betetzea (on line, irailaren 19ko 13:00ak arte)

Irailak 21:                       onartu eta ez onartuen behin behineko zerrendak

Irailak 27:                       onartu eta ez onartuen behin betiko zerrendak

Irailak 27- urriak 1:         matrikula ordaintzeko epea 

 

Dena den, gogorarazi beharrekoa da esleipenerako lehen fasean plazarik eskuratzen ez duten eskatzaileak automatikoki pasatu ohi direla bigarren fasera, eskaera berririk egin beharrik gabe, eta lehen fasean bete gabe geratzen diren plazak eskuratzeko aukera berria izaten dutela era horretan.