Helduen euskalduntzean bi ikertzaile gaitzeko beka-deialdia egin du HABEk

2018.eko urtarrilak 08

Hizkuntzaren didaktika aplikatuaren metodologiagintzan aditu gisako prestakuntza eskaintzea da helburua.

HABEren egoitza nagusian izango da bekaldia, Donostian, 20 hilabetez.

Eskariak aurkezteko epea zabalik dago urtarrilaren 29ra arte.

HABEren egitekoen baitan dago helduei euskara irakasteko metodologiagintzaren eremuan ikerlana sustatzea eta bere helburuak lortzeko irakasbide eta tresna egokiak bilatzea. Horren harian, jakintza-esparru horretan ikertzaileak gaitzeko bi bekatarako deialdia egin du helduen euskalduntze eta berreuskalduntzerako erakundeak. Bakoitzak 33.400€ko diru-kopurua izango du, eta HABEren egoitza nagusian (Donostian) burutzeko dira, 20 hilabetez.
HABEko zuzendari nagusi Jokin Azkuek azpimarratu du erakundeak “ikerketa-eremu berriak zabaldu eta landu nahi dituela, eta, zehazki, helduen euskalduntzearen curriculumgintzan zein ebaluazio-egiaztatzegintzan adituak prestatzeko aukera eskainiko diegu hautagaiei”.

Baldintzak
Deialdi honetara aurkeztu nahi dutenek honako baldintza nagusiak bete beharko dituzte: batetik, unibertsitateko goi mailako titulazioa edukitzea, batez ere pedagogia, hizkuntzalaritza edo filologia eta soziologia arlotakoa; bestetik, gutxienez, euskararen C1 ezagutza-maila egiaztatua izatea. Bekaren xedearekin estuki lotuta dagoen bestelako ikastaro, argitalpen edo lan-eskarmentu merezimendu bezala baloratuko da, deialdia xedatzen duen ebazpenean zehaztutako irizpideen arabera.
Bekaren diru-kopuruaz gain, HABEren kontura izango dira bekadun bakoitzak bere prestakuntzarekin lotutako ikastaro eta kongresuetako izen-emateak, gehienez ere bekadun bakoitzeko 2.000 euroko mugarekin.
Eskariak aurkezteko epemuga 2018ko urtarrilaren 29a da. Eskabideak aurkezteko modua eta deialdi honen xehetasun eta jakingarri guztiak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian