Gobernuak 2019rako jaiegunen egutegia onartu du (Gobernu Bilera 2018-04-10)

logoconsejo.jpg

2018.eko apirilak 10

Gobernu Kontseiluak Euskal Autonomia Erkidegoko langileen 2019. urteko jaiegunen egutegi ofiziala onartu du.

2019an, urte osoko igandeak eta jarraian ageri diren egunak jaieguntzat hartuko dira lan-ondorioetarako Euskal Autonomia Erkidegoan –ordaindu egingo dira eta ez dira berreskuratu beharko: 

Urtarrilaren 1a, Urteberri eguna.

Martxoaren 19a, San Josef.

Apirilaren 18a, Ostegun Santua.

Apirilaren 19a, Ostiral Santua.

Apirilaren 22a, Pazko Astelehena.

Maiatzaren 1a, Langileen Eguna.

Uztailaren 25a, Done Jakue.

Abuztuaren 15a, Andra Mariren Jasokundea.

Urriaren 12a, Espainiako Jai Nazionala.

Azaroaren 1a, Domu Santu eguna.

Abenduaren 6a, Konstituzioren eguna.

Abenduaren 25a, Eguberri eguna. 

Lan-ondorioetarako tokian tokiko jaietako bi egun ere jaiegun izango dira, hau da, ordaindu egingo dira eta ez dira berreskuratu beharko. Lana eta Justizia Saileko lurralde-ordezkariek zehaztuko dituzte egun horiek, udaletako osoko bilkuren proposamenez. Egun horiek berdinak izan daitezke edo ez lurralde historikoetako udalerri guztietan. 

Udalek, bada, proposamenak egin eta dagokion lurralde-ordezkaritzara bidaliko dituzte. Horretarako, hilabeteko epea izango dute, Gobernu Kontseiluak gaur onartutako dekretua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.