Euskotrenek Zamudioko Teknologia-Parkera autobus hibrido berritzaile batekin zerbitzua eskainiko du

autobusa.jpg

2018.eko uztailak 27

Ibilgailu berria proba bezala abuztuan zehar erabiliko da zerbitzuak eta abantailak egiaztatzeko helburuarekin: igorpen kutsatzaileak erdira murriztu, erregaiaren kontsumoan aurreztu eta kutsadura akustiko txikiagoa, besteak beste.

Euskotrenek abuztuaren 1ean Zamudioko tren geltokia eta Teknologia-Parkeko enpresa desberdinen artean eskaintzen duen ohiko zerbitzuari autobus hibrido berritzaile bat gehituko du.

Hilabetean zehar Euskotrenek ibilgailu honen zenbait abantaila eta zerbitzuak egiaztatu ahal izango ditu, izan ere teknologia horrek erregaiaren kontsumoan aurrezteko aukera emango du eta igorpen kutsagarriak erdira murriztuko ditu (CO2, nitrogeno oxidoak eta bestelako partikulak). Horrez gain, autobusak kutsadura akustiko txikia sortuko du abiarazte isila izatean.

Volvo 7900 Ibilgailu Hibridoak 12 metro eta bi motor ditu – bata elektrikoa 160CV-koa eta beste diesel txiki bat-  eta horrek biak modu askean ibili daitezke eta guztira 400 CV-erainoko indarra lortuz.

Teknologia hibrido hau Euskotreneko Gobernu Arduratsuaren Politika barruan sartzen da, izan ere Ingurumen gaian garraio ekoeraginkor baten aldeko apustua egiten da, berotegi-efektuko igorpen gero eta txikiagoak sortzeko. Era berean, Euskotrenek ekimen desberdinak sustatzen ditu bizitza ziklo luzean zehar baliabideen kudeaketa hobeago batera bideratuta. Horrelako adibide bat honako kanpaina da ‘Zuri esker, jasangarria da Euskotren’ eta horrekin idazketa materiala eta plastikozko tapoiak batzen dira gero birziklatzeko. Sortutako aurreztea, horrez gain, zuhaitzak landatzeko laguntzan bilakatzen da eta gaixotasun neurodegeneratiboen ikerketarako.

Informazio gehiago honako web orrialdean www.euskotren.eus.