Euskotrenek Arasoko eta Lebarioko tailerren homologazioa lortu du

euskotren.jpg

2018.eko martxoak 21

  • Joan den otsailean, Agencia Estatal de Seguridad Ferroviaria (AESF) izenekoak Trenbideko gurpildun materialaren Mantentze-lanetarako Zentro gisa homologatu zituen Euskotrenen Arasoko eta Lebarioko tailerrak  
  • Orain, tailerrak lokomotora elektrikoak, dieselak eta autopropultsatu elektrikoak konpontzeko prozesuetarako prestatuta daude
  • Beste pauso bat da estatu eta Europa mailako sareetan aritzeko Euskotrenek aurrera daraman gaitasun prozesuan

Joan den otsailaren 22an, Sustapen Ministerioaren esku dagoen Agencia Estatal de Seguridad Ferroviaria (AESF) erakundeak Trenbideko gurpildun materialaren Mantentze-lanetarako Zentro gisa homologatu zituen Euskotrenen Arasoko eta Lebarioko tailerrak, FOM/233/2006 eta FOM/167/2015 aginduetan ezarritakoan oinarrituta. Homologazio horren bitartez, aipatutako tailerrek lokomotora elektrikoak, dieselak eta autopropultsatu elektrikoak konpontzeko prozesuekin erlazionatutako mantentze-lanak egiteko gaituta daude, Euskotrenekoak zein beste erakunde edo enpresa batzuetakoak.  

Gaur egun, Euskotrenek Interes Orokorreko Trenbide Saretik (RFIG) merkantziak eta bidaiariak garraiatzeko tren enpresa lizentzia dauka, eta baita bere trenek RFIGetik zirkulatzeko beharrezkoa den Segurtasun Ziurtagiria ere.

Dena den, bere gurpildun materiala (lokomotorak eta bagoiak) eta mantentze-lanetako tailerrak ere homologatu behar zituen, eta baita sozietatea bera ere Mantentze-lanen Arduraduna den Enpresa (EEM), Mantentze-lanetako Zentro, Langileen Prestakuntza Zentro… gisa.

Tren alorreko bere enpresa estrategiarekin erlazionatuta dituen beharrei erantzungo dieten proiektuak aurrera eramateko xedez, Euskotrenek esparru akordioa sinatu du Eurogestión aholkularitza enpresarekin, eta horrekin lortu ditu aipatu ditugun homologazioak.

Horrekin erlazionatuta, bere bidaiari trenek RFIGetik zirkulatzeko beharrezkoa den Segurtasun Ziurtagiria ere eskatu du. Ziurtagiri hori, izapidetzeko eta AESFk onesteko azken faseetan dago.