Eusko Jaurlaritzak Historia irakasgaira zuzendutako Euskadiko memoria hurbilari buruzko "Herenegun !" hezkuntza programaren materialak aurkeztu ditu Legebiltzarrean

2018.eko azaroak 16

Jonan Fernández Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren idazkari nagusiak eta Maite Alonso Hezkuntzako sailburuordeak Legebiltzarreko Hezkuntza batzordean azaldu dute Historia irakasgaira zuzendutako Euskadiko memoria hurbilari buruzko “Herenegun!” hezkuntza programaren materialen edukia. Haiekin, argitalpen-aholkularitza izan dutenak ere izan dira: Juan Pablo Fusi, Mari Carmen Garmendia eta Mariano Ferrer.

Hezkuntza programa honen helburua da ikasleek Euskadin izandako konbultsio eta indarkeria handiko aldi bat ulertzea, aldi horri buruz gogoeta egitea eta berriro errepikatu ezin dela ulertzea. Materialak ikus-entzunezko 5 pieza ditu, eta eduki espezifikoak dituzten koadernoekin osatzen da. Eusko Jaurlaritzak ekarpenak jasotzeko epea gaur, azaroak 16, bukatzen da.

Informazio gehiago: Alonso eta Fernandezen hitzaldiak