Eusko Jaurlaritzak 97 lanpostu gehiago sortu ditu Osakidetzan (Gobernu Bilera 2018-10-09)

logoconsejo.jpg

2018.eko urriak 09

Neurria hartu da aurki ateak zabalduko dituen Eibarko Ospitalean egongo den giza baliabideen beharrari erantzuteko

Horrela, Osakidetzak 26.497 profesional izango ditu, eta Euskadiko enpresa publiko handiena izaten jarraituko du

Gobernu Kontseiluak, gaur, Osakidetzako langileen kopurua handitzea adostu du 97 lanpostu berri sortuz. Erabakia aurki ateak zabalduko dituen Eibarko Ospitalean egongo den giza baliabideen beharrari erantzuteko hartu da.

Neurri horri esker, egiturazko 26.497 profesional izatera pasatuko dira, Euskadiko enpresa publiko handiena den Osakidetzaren lehen postu hori sendotuz. Enplegu egonkorraren eta kalitatezkoaren aldeko Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren eta Osakidetzaren konpromisoaren beste adibide bat da.

Eibarko azpiakutuen ospitaleak Eibarko, Debabarrenako eta inguruko beste eskualde batzuetako herritarren ospitaleratze ertain eta luzeak ahalbidetuko ditu, Debabarrena ESIko laguntza-eskaintza zabalduz eta hobetuz. Ospitale berria irekitzeak dagokion bitartekoen —bai giza bitartekoak bai bitarteko materialak— zuzkidura dakar berarekin, bitarteko horiek beharrezkoak baitira jarduera zuzen burutzeko.

Langileen esparruan beharren plangintza eta azterketa egin da, Osakidetzaren Erronka eta Proiektu Estrategikoak 2017-2020ren esparruan. Azterketa horren ondorioz, Eibarko Ospitaleak 200 profesional inguru izango ditu. Horretarako, erakunde publikoko langileen kopurua handitzea aurreikusi da, zehazki 97 lanpostu berri sortuz.

Talde profesionalen arabera, lanpostu berri horiek honela banatuko dira:

Talde profesionala

Plaza kopurua

Mediku fakultatiboak eta goi mailako teknikariak

14

Osasun-arloko diplomatuak

27

Erdi-mailako teknikariak

3

Osasun-arloko teknikari espezialistak

5

Administrazio-arloko teknikari espezialistak

3

Osasun-arloko teknikari laguntzaileak

24

Administrazio-arloko teknikari laguntzaileak

9

Menpekoak, langileak

12

GUZTIRA

97

Lanpostu berri horiekin, Osakidetzako egitura-pertsonala honela osatuta geratuko da:

Talde profesionala

GUZTIRA

Mediku fakultatiboak eta goi mailako teknikariak

6.584

Goi-mailako teknikariak

457

Osasun-arloko diplomatuak

8.432

Erdi-mailako teknikariak

219

Osasun-arloko teknikari espezialistak

1.056

Administrazio-arloko teknikari espezialistak

522

Teknikari espezialista profesionalak

226

Osasun-arloko teknikari laguntzaileak

4.035

Administrazio-arloko teknikari laguntzaileak

2.249

Teknikari laguntzaile profesionalak

411

Menpekoak, langileak

2.306

EGITURAKO LANGILEAK GUZTIRA

26.497