Eusko Jaurlaritzak 460.000 euro inguru xedatuko ditu Euskadiko 236 Bake Epaitegien funtzionamendu gastuak diruz (Gobernu Bilera 2018-06-05)

logoconsejo.jpg

2018.eko ekainak 05

Diru-laguntzak udalerrien bidez banatuko dira, biztanle-kopurua aintzat hartuta zehaztuta

Basauriko eta Langraiz Okako udalek, EAEko bi espetxe dauden udalerriek eta Zumarragako udalak, adingabeen zentro itxia dagoen udalerrriak, 1.850 euroko diru-laguntza osagarria jasoko dute

Eusko Jaurlaritzak 1990az geroztik finantzatzen ditu Bake Epaitegiak

Gobernu-kontseiluak gaur onartu du 458.325 euroko agindu ekonomikoa, Euskadiko Bake Epaitegien funtzionamendu-gastuak ordaintzea ahalbidetuko duena. Diru-laguntzak udalerrien bidez egituratuko dira, biztanle-kopuruaren arabera banatuta. Euskal Autonomia Erkidegoan, guztira, 236 Bake Epaitegi daude:

BIZTANLEAK

ZENBATEKOAK

Biztanle 1 eta 499 bitartean

750 euro

500 eta 999 bitartean

875 euro

1.000 eta 2.999 bitartean

1.850 euro

3.000 eta 6.999 bitartean

2.650 euro

7.000 eta 19.999 bitartean

3.650 euro

20.000 eta 29.999 bitartean

4.625 euro

30.000 eta 39.999 bitartean

5.725 euro

40.000 biztanletik gora

7.425 euro

  

LURRALDE HISTORIK.

Udaletxe kopurua

1-499 bizt.

750 €

500-999 bizt.

875 €

1.000-2.999 bizt./

1.850 €

3.000-6.999 bizt./

2.650 €

7.000-19.999 bizt./

3.625 €

20.000-29.999 bizt./

4.625 €

30.000-39.999 bizt./

5.725 €

40.000 bizt. baino gehiago/

7.425 €

Zenbatekoa

ARABA

49

18

12

15

3

1

-

-

-

63.325 €

BIZKAIA

105

21

17

28

15

17

3

1

3

225.675 €

GIPUZKOA

82

23

9

18

14

14

3

1

-

165.875 €

OROTARA

236

62

38

61

32

32

6

2

3

 

ZENBAT.

 

46.500

 33.250

112.850

84.800

116.000

27.750

11.450

22.275

454.875

 

Gainera, Euskadiko bi espetxe dauden udalerriek, Basaurik eta Langraiz Okak, eta adingabeen zentro itxia dagoen udalerrriak, Zumarragak, 1.850 euro gehiago jasoko dituzte. Hala bada, honako hauek dira guztizkoak:

  • Araba/Álava: 65.175 euros
  • Bizkaia: 227.525 euros
  • Gipuzkoa: 167.725 euros

Diru-laguntza honi atxikitako udalerriek Bake Epaitegiaren zerbitzuak eskaintzeko erabilitako bitartekoen eta instalazioen memoria esplikatiboa aurkeztu beharko dute datorren urteko lehen hiru hilabeteetan, gauzatutako gastu errealen zenbatekoak ere adierazita. 

BAKE EPAITEGIAK 

Eusko Jaurlaritzak 1990az geroztik finantzatzen ditu Bake Epaitegien funtzionamendu-gastuak; izan ere, bere eskumenen artean daude Justizia-administrazioaren plangintza orokorra gauzatzea, Bake Epaitegien laguntza-programak kudeatzea eta Bake Justiziaren arloko jarduerak sustatzea. 

Bake Epaitegiak dira egitura judizialaren lehen kate-begia, eta herritarrengandik hurbil daudenez, herritarren eta justiziaren arteko harremana auzotasun-harremanaren pareko izatera hel daiteke.