Eusko Jaurlaritzak 363.600 euroko kontu-saila onartu du zazpi kultur arlotan sorkuntza sustatzeko (Gobernu Bilera 2018-05-22)

logoconsejo.jpg

2018.eko maiatzak 22

Lehen aldiz sartu da koreografia-sorkuntza diru-laguntzen ildo honen barruan

Gobernu Kontseiluak, bere gaurko bilkuran, 363.600 euroko kontu-saila onartu du kultur sorkuntza bultzatzeko zazpi arlo ezberdinetan. Joan den urteko diru-laguntzen ildoarekin alderatuta, koreografia-sorkuntzaren atala izan da aurtengo berritasun nagusia —lehen, dantzarako diru-laguntzen barruan sartzen zen—.

Diru-laguntza hauen zenbateko osoa zazpi ataletan banatzen da:

  • Antzerki-testuak: 000 euro.
  • Gidoi zinematografikoak: 000 euro.
  • Musika-konposizioak: 000 euro.
  • Proiektuen eta prototipoen aurretiazko diseinuak (Ikertu): 200 euro.
  • Gazteei zuzendutako euskarazko literatura-testuak: 000 euro.
  • Euskarazko narrazioak eta nobela laburrak: 000 euro.
  • Koreografia-sorkuntza: 800 euro.

Deialdi honen helburua da euskaraz zein gaztelaniaz lan egiten duten sortzaileen lana diru-laguntzen bidez sustatzea eta, hartara, arte eszenikoen, literaturaren, ikus-entzunezkoen edota musikaren sektoreak finkatzea, kulturaren ikuspegitik garrantzi handikoak eta beharrezkoak baitira.