Eusko Jaurlaritzak 150.000 euroko kontu-saila onartu du Euskadi Literatura Sarien 2018ko edizioa bultzatzeko (Gobernu Bilera 2018-04-10)

logoconsejo.jpg

2018.eko apirilak 10

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak zazpi modalitateetako epaimahaiak osatuko dituzten kideak ezagutzera eman ditu

Gobernu Batzordeak, gaur egin duen bilkuran, 2018ko Euskadi Literatura Sariak arautu eta horietarako dei egiten duen agindua onartu du. Joan den urtean bezala, sariek zazpi modalitate izango dituzte eta irabazle bakoitzak 18.000 euroko saria jasoko du. Diru-kopuru horri beste 4.000 euro gehituko zaizkio saritutako lanak beste hizkuntza batzuetara itzultzen badira. 

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak bultzatzen dituen Euskadi Literatura Sariek modalitate hauek dituzte:

  • Euskarazko literatura.
  • Gaztelaniazko literatura.
  • Euskarazko haur eta gazte literatura.
  • Euskarazko literatura itzulpena.
  • Literatura lanaren ilustrazioa.
  • Euskarazko saiakera.
  • Gaztelaniazko saiakera.

Sari hauek 18.000 euro gordineko hornidura izango dute modalitate bakoitzerako eta diru-kopuru hori saritutako lanen egileei emango zaie. Saridunek, era berean, Jose Ibarrola Bellidok eginiko ‘Liburu Nabigatzailea’ eskulturaren ale zenbakitua jasoko dute. Halaber, saritutako lanen egileek (euskarazko itzulpenaren modalitatean izan ezik) beste 4.000 euro gordin jasoko dituzte, baldin eta saritutako lana jatorrizkoaz bestelako hizkuntza batean argitaratzeko kontratua 2019ko abenduaren 31 baino lehen sinatzen badute. 

Hauek izango dira modalitate bakoitzeko epaimahaiko kideak:

  • Euskarazko literatura: Asier Serrano Lasa, iazko sariaren irabazlea; Itxaro Borda Charriton, Euskal Idazleen Elkarteak (EIE) proposatutako kidea; Jon Kortazar Uriarte, Euskal Herriko Unibertsitateak proposatutako kidea; Pello Otxoteko Vaquero; eta Castillo Suarez Garcia.
  • Gaztelaniazko literatura: María Eugenia Salaverri Garcia, Euskadiko Idazleen Elkarteak (AEE-EIE) proposatutako kidea; Isabel Muguruza Roca, Euskal Herriko Unibertsitateak proposatutako kidea; Joseba Iñaki Esteban Azurmendi; Jon Bilbao Lopategui; eta Jose Fernández de la Sota.
  • Euskarazko haur eta gazte literatura: Lore Agirrezabal Pertusa, Galtzagorri elkarteak proposatutako kidea; Elisabet Mas Elizondo, Artxibategi, Liburutegi eta Dokumentazio Zentroetako Profesionalen Euskal Elkarteak (ALDEE) proposatutako kidea; Mikel Aierbe Sudupe, Euskal Herriko Unibertsitateak proposatutako kidea; Irati Zaldua Ortiz de Guzman; eta Imanol Mercero Etxebarria.
  • Euskarazko literatura itzulpena: Idoia Santamaria Urkaregi, Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkarteak (EIZIE) proposatutako kidea; Gotzon Lobera Revilla, Euskaltzaindiak proposatutako kidea; Gidor Bilbao Telletxea, Euskal Herriko Unibertsitateak proposatutako kidea; Bakartxo Arrizabalaga Labrousse; eta Isabel Etxeberria Ramirez.
  • Literatura lanaren ilustrazioa: Mikel Valverde Tejedor, iazko sariaren irabazlea; Elisabeth Pérez Fernández, Euskal Irudigileen Elkarte Profesionalak (APIE) proposatutako kidea; Jon Martin Colorado, Euskal Herriko Unibertsitateak proposatutako kidea; Enrique Martínez-Inchausti Portu; eta Ainara Azpiazu Aduriz.
  • Euskarazko saiakera: Arantxa Urretabizkaia Bejarano, iazko sariaren irabazlea; Alberto López Basaguren, Euskal Herriko Unibertsitateak proposatutako kidea; Monika Madinabeitia Medrano, Mondragon Unibertsitateak proposatutako kidea; Agurtzane Elordui Urkiza; eta Mitxelko Uranga Alvarez.
  • Gaztelaniazko saiakera: Ainhoa Fernández de Arroyabe Olartua, Euskal Herriko Unibertsitateak proposatutako kidea; Juan Manuel Diaz de Guereñu Ruiz de Azua, Deustuko Unibertsitateak proposatutako kidea; Beñat Arginzoniz Cebreiro; Maria José Martínez Gutiérrez; eta Nerea Aresti Esteban.

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak udazkenean ezagutzera emango ditu sari hauen irabazleak; azaroan egingo den ekitaldi batean emango ditu sariak.