Eusko Jaularitzak aurtengo Zinemaldiko Euskal Zinemaren aurkezpenean parte hartu du

2018.eko abuztuak 31

Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak eta Joxean Muñoz Kultura sailburuak parte hartu dute Zinemaldiko Euskal Zinemaren aurkezpenean. Agerpen honetan iragarri denez, 20 euskal ekoizpen izango dira aurtengo Donostia Zinemaldian, inoiz baino gehiago. Sail Ofizialean, halaber, euskarazko film bat izango da, ekoizpen berezien atalean: Dantza. Laugarren aldia da euskarazko film bat Sail Ofizialean dagoela. ‘Mudar la piel’ izango da Zinemira sailaren hasierako filma, eta ‘Black is beltza’ klausurakoa; 15 film luze lehiatuko dira Irizar Saria lortzeko.

Informazio guztia esteka honetan.