Euskal Turismo Sariak 2018

Argitalpen-data: 

2018ko Euskal Turismo Sariak deitu eta arautzen dituen 2018ko abuztuaren 7ko Agindua argitaratu da.

Nabarmendu den esperientzia edo proposamen turistiko berritzailea saritu nahi da, Euskadin dagoen eskaintzari dagokionez, kalitatezko produktu lehiakor eta berri bat sortzeagatik, bai eta lurraldearen garapen jasangarriaren aldeko ekimenak gauzatzeagatik nabarmendutako destinoa ere.

Saritu nahi dira, baita ere, enpresa-ibilbide edo ibilbide-profesionala dela-eta Euskadiren garapen turistikoari lagundu dioten eta laguntzen dioten pertsonak edo kolektiboak.

Eskabideak aurkezteko epea 2018ko urriaren 18an amaituko da.