Euskal Kostaldeko turismo-kudeaketa integrala Italian erakutsi da

Barrika2_JB.jpg

2018.eko irailak 18

 

Gaur goizean Basquetourrek parte hartu du  euskal kostaldeko turismo-kudeaketa integralari buruzko hitzaldi batekin Italiako lurralde eta probintzietako Konferentziaren “Turismo jasangarriaren mintegi nazionalean”, Ocren, Abruzzo lurraldean.

Mintegiaren edizio hau turismo aktiboari buruzkoa da eta aurkezpenak itsas-turismoa bultzatzeko eta garatzeko lana Euskal Kostaldeko Turismoaren Planaren barruan, azalduko du eta zehatzago esanda, surf-turismoa Surfing Euskadi-ren bidez.

Antolatzaileek Euskadiren kasua jasangarritasunean eta turismo-gobernantzan praktika egokietako NECSTouR sare europarraren beste kasu batzuren artean aukeratu dute.

200 lagunetik gora bildu dituen mintegian, Iñigo Uriarte Turismo Euskal Agentziako Euskal Kostaldeko teknikari arduradunaz ezeze, Giovanni Lolli, Italiako erregioetako konferentziaren Turismo batzordearen arduradunak; Alessandra Priante, Italiako Turismo Ministeritzako ordezkariak; Maria Elena Rossi, Turismoko Behatoki Nazionaleko marketin zuzendariak; Magda Antonioli, Bocconi Unibertsitateko irakasleak eta Gianfranco Ciola, San Lorenzo kostaldeko duna-parkeko zuzendariak parte hartzen dute.