Euskadiko Zibersegurtasun Zentroak zibermehatxuetatik babestuko ditu .EUS domeinuak

basque_eus_copy.jpeg

2018.eko ekainak 18

  • PuntuEUS Fundazioarekin sinatutako akordio bati esker

SPRI Taldean integratuta dagoen Euskadiko Zibersegurtasun Zentroa (BCSC) eta PuntuEUS Fundazioa lankidetzan arituko dira mehatxuetatik babesteko nabigazioa eta .EUS domeinuak. Zehazki, bi antolakundeek elkarri lagunduko diote .EUS domeinuetan eragina duten zibersegurtasun-gertakariak kudeatzen eta domeinu horiek babesten. Lankidetza hori finkatzeko akordio bat sinatu da, elkarrekin identifikatzeko gehienbat Euskadin eragiten duten zibermehatxuak.

PuntuEUS Fundazioak adierazi duen bezala, “akordio honi esker .EUS Fundazioak alde batera utziko ditu merkatuko konponbide estandarrak, oraintsura arte .EUS domeinuen komunitatea zaintzen zutenak. Tresna propio bat garatuko dugu BSCS-rekin, merkatuko tresnekin lortu ezin den segurtasun-maila lortzeko. Ekimen aitzindaria da, eta horri esker, .EUS munduko domeinu seguruenetakoa izango da”.

2013ko ekainaren 14an ICANNek (sareko domeinuak kudeatzen dituen erakundeak) .EUS domeinua sortzea onartu zuenetik, puntuEUS da euskaren eta Interneteko euskal kulturaren topagunea. Euskal komunitate digitalarentzako aitortza hori posible izan da PuntuEUS elkarteak –gero PuntuEUS Fundazio bihurtu denak .EUS domeinua kudeatzeko–  urtetan eginiko lan gogorrari esker.

Iaz 7.000tik gora .EUS domeinu erregistratu ziren, eta BCSCrekin itxitako lankidetza-akordioak erantzuna ematen dio hazten jarraitzeko premia latente bati.

Lankidetza horrek erakusten du, beste behin ere, era guztietako erakundeen arteko lankidetza beharrezkoa dela zibersegurtasun arloko mehatxuei aurre egiteko, eta horixe azpimarratu zuen Euskadiko Zibersegurtasun Zentroak maiatzaren hasieran Bilbon egin zen NextSecure ekitaldian. Zibergaizkileek gero eta teknika aurreratuagoak erabiltzen dituzte eta elkarren artean antolatzen dira eraso bateratu eta globalak egiteko, halako gisaz non zibersegurtasunaren sektoreko eragile guztien lankidetza estua baita beren lana eragozteko bide bakarra.

 

Euskadiko Zibersegurtasun Zentroak aktiboki jarraituko du lankidetza-akordioak bilatzen eta ixten tokiko eragileekin (PuntuEUS fundazioaren kasua), Estatukoekin eta nazioartekoekin. Zentzu horretan, Zibersegurtasunerako Institutu Nazionalak (INCIBE) egingo du BCSC-ren ebaluazio-bisita, bisita horren helburua delarik BCSC FIRST sareko eskubide osoko kide izan dadila zibersegurtasun arloko gertakariei erantzuteko lantaldeen munduko antolakunde handienean.