Euskadiko Mugikortasun eta Logistika Federazioaren aurkezpena

tapia_bclm_01.jpg

2018.eko irailak 12

Arantxa Tapiak Euskadiko Mugikortasun eta Logistika Federazioaren aurkezpenean parte hartu du gaur.

Bere hitzaldian tapiak esan du BCLMren sortzeak logistika eta mugikortasunaren kate osoa osatzen duten klusterren politika berriari erantzuten diola.

Sailburuak baieztatu du logistika multimodala etorkizunean gakoa izango dela. Industria enpresetako hormen barruan gertatzen dena baino askoz ere gehiago da eta bere garraioaren lehiakortasuna hobetzea ezinbestekoa da. Cluster hau eragile garrantzitsua izango da Euskadiren lehiakortasun erronkei erantzun ahal izateko.