Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Euskadiko baratzeetako kalitatezko produktuak aurten ere protagonistak Gernikako urriko azken asteleheneko azokan

gernika_01.jpg

2018.eko urriak 29

Gernika-Lumon egin da gaur goizean urriko azken asteleheneko azoka tradizionala. 600etik gora salmahai jarri dituzte, Euskadiko baratzeetako kalitatezko produktuak udalerri horretara joan diren 80.000 pertsona ingururen esku jartzeko. 330 salmahai kaleetan barreiatuta jarri dituzte; 268, berriz, azoka barnean.

Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordea goizean goizetik izan da Gernikan, azokarekin lotuta antolatutako ekitaldietan parte hartzen.

Eskainitako produktuen kalitatea da urriko azken astelehenak berezkoa duen ezaugarri nagusietako bat. Bizkaiko Foru Aldundiko Ustiategien Erregistroan izena emanda dauden ekoizleek baino ez dute izaten salmahaia azokan. Eta antolatzaileek ikuskaritza lanak egiten dituzte, salmentan jarriko diren produktuen egoera eta etiketa egokiak direla ziurtatzeko.

Aurtengoan azokan 52 gazta saltokiak izango dira, 50 eskulanetakoak, 42 ogia eta euskal pastelak, 19 txakolinarenak, 13 kontserbakoak, 8 fruta saltokiak, 7 patekoak, 6 sagardokoak, 5 erroskillakoak, 4 eztia, 4 eskeniak eta beste hainbat makinaria eta bestelako ekintzatara zuzendutak

Gaur ere ortuariak, frutak, loreak, txakolina, eztia eta gazta lehiaketak ospatu dira. Lehiaketen epaimahaia Aitor Elizegi (Bascook), Beñat Ormaetxea (Jaureguibarria), Daniel Garcia (Zortziko), Iñigo Ordorika (Zallo Barri), Javier Gartzia (Boroa), Mikel Población (Etxanobe), Neskutz Aranzabal (Zallo Barri), Ricardo Perez (Yandiola), Sergio Ortiz de Zarate (Zarate), Txemi Arrizabalaga (Aisia), Zigor Iturrieta (Txoriene) sukaldariek, Mikel Garaizabal eta Ana Martin enologoek eta sektoreko hainbat teknikarik osatu dute.