Erizaintzako Enplegu Publikorako Eskaintzako bibliografia

2018.eko ekainak 15

LAB sindikatuak Erizaintzako EPEtik liburu bat kentzeko eskatu duela eta, Osasun Sailak eta Osakidetzak ondorengoa argitu nahi dute: 

 

  • Osakidetzak berretsi egiten du baliozkoa dela Erizaintzako Enplegu Publikorako Eskaintzako bibliografia.
  • Sexu-identateari eta sexu-orientazioari buruzko gaiak ez dira kategoria honetako gai-zerrendan agertzen deialdi honetan eta, ondorioz, oposiziogileek ez dituzte ikasi behar.
  • Osakidetzak ontzat dauka erreferentzia bibliografiko hori gai-zerrendako gaietarako esklusiban.

 

Hori esanda, Osakidetzak ez ditu babesten argitalpen horrek dituen beste eduki batzuk, eta ez dator bat haiekin. Zehazki, sexu-identitate eta -orientazioari buruzko atalak desegokitzat hartzen ditu, baita osasun mentalaren inguruan emakumearen gaia lantzen dituztenak ere. Ondorioz, liburu hori ez da izango erreferentzia bibliografikoa etorkizuneko hautaketa-prozesuetan.

 

Vitoria-Gasteiz, 2018ko ekainaren 15a