Energiaren Euskal Erakundeak garraioaren eta mugikortasun efizientearen aldeko apustua egiten du

EVE_coche_electrico.jpg

2018.eko irailak 17

  • Herritarrek Energiaren Euskal Erakundearen jabetzako ibilgailu elektrikoak probatu ahal izango dituzte Elorrion, Getxon eta Eibarren, irailaren 16tik 22ra bitartean “konbinatu eta mugi zaitez” lemapean egingo den 2018ko Mugikortasunaren Europako Astearen sentsibilizazio-ekintzen barruan. Energiaren Euskal Erakundeak, era berean, Bilboko Udalak antolatutako jardueretan parte hartuko du dibulgazio-materialarekin, eta prestakuntza-hitzaldiak emango ditu Getxon eta Durangon.
  • Energiaren Euskal Erakundearen zereginaren ardatz nagusietako bat garraioa deskarbonizatzea da, energia alternatiboen, laguntza ekonomikoen eta sentsibilizazio-kanpainen sustapenaren bitartez. Izan ere, E2030 Energia Estrategian proposatzen da 2030ean errepide bidezko garraioaren % 25 alternatiboa izatea eta trenaren eta bizikletaren erabilera handitzea, eta Eusko Jaurlaritzak duela gutxi onartutako Mugikortasun Elektrikoaren Planak aurreikusten du 2020ko eszenatokian 4.800 ibilgailu elektriko matrikulatuta egongo direla.

 Energiaren Euskal Erakundeak bere baliabideak toki-erakundeen eskura jartzen ditu, 2018ko Mugikortasunaren Europako Astearen esparruan hainbat udaletan antolatu diren jardueren barruan. Europar Batasunetik sustatu den hitzordua da, hirietan autoaren erabilera intentsiboak izan ditzakeen ondorio negatiboei buruz herritarrak sentsibilizatzera bideratua. Zeregin horren barruan, herritarrek auto elektrikoaren eta bizikleta elektrikoen funtzionamendua egiaztatu ahal izango du Elorrion irailaren 17an eta 18an, eta Getxon eta Eibarren bizikleta elektriko bat eskura egongo da irailaren 21ean eta 22an. Getxon ibilgailu elektrikoaren erabilerari buruzko prestakuntza-jarduerak garatuko dira, Durangon bezala, EVEko langileen eskutik, Green Mobility Forum ekimenaren barruan. Era berean, Energiaren Euskal Erakundeak bat egin du Bilboko Udalak sustatu duen “Mugikortasun Jasangarriaren Azoka Handia” ekitaldiarekin; Erripa kaian egingo da azoka, datorren irailaren 21ean.

Mugikortasunaren Europako Astearen ekimena 1999an sortu bazen ere (Europako Batzordearen babesarekin 2000. urteaz geroztik), EVE duela hainbat hamarkadaz geroztik ari da babesten eremu horretan egiten diren hainbat ekimen, mugikortasunean energia-iturri berriak sustatzeko eta ibilgailu elektrikoaren erabilera sustatzeko. Gutxiago karbonizatutako garraioarekiko hartu duen konpromisoa gauzatzeko, urtero garraio eta mugikortasun efizienterako laguntza ekonomikoak ematen ditu. 2018an 800.000 euro inbertitu dira atal honetan, bere Laguntza Planaren barruan, eta diruz lagundutako neurrien artean azpimarratzekoak dira bizikleta elektrikoen eta energia-iturri alternatiboak erabiltzen dituzten ibilgailuen erosketa eta karga-puntuen instalazioari emandako laguntzak.

Europar Batasunarekin bat etorriz, pertsonen eta salgaien hiri-barneko joan-etorrietan garraiobide desberdinen erabilera eta konbinazioa sustatzea eskatzen baitu, E2030 Energia Estrategiak ibilbide-orri bat ezarri du efizientzia, bizkortasun, aurrezki eta jasangarritasun handiagoa lortzeko. Euskadiren helburua da 2030ean errepideko garraioaren % 25 alternatiboa izatea. Era berean, trenaren erabilera eta bizikleta-bideen planak sustatzea planteatzen du.

Garraioaren sektorean petrolioaren dependentzia murrizteko (Euskadin energiaren amaierako kontsumoaren % 37koa da) Energiaren Euskal Erakundeak karga-puntuen sarea areagotzeko lan egiten du. Hain zuzen ere, Gobernu Kontseiluak uztailean onartu zuen 2018-2020 urteetarako Mugikortasun Elektrikoaren Plan Integralak aurreikusten ditu karga-puntuen sare baten sorkuntza, garraio publikoaren elektrifikazioa, eta ibilgailu elektrikoak erosteko laguntzak partikularrentzat, enpresentzat eta administrazio publikoentzat.

Aurten mugikortasunaren alorrean garatu diren hezkuntzari eta sentsibilizazioari lotutako hainbat ekimenen artean, Energiaren Euskal Erakundeak UPV/EHUren "Etorkizuneko mugikortasuna diseinatzen. Mugikortasun elektrikoa eta jasangarria" uda-ikastaroan hartu du parte, 2018ko irailaren 6an eta 7an, eta Ficoban (Irun) azaroaren 27an eta 28an egingo den Go Movility azokan egongo da.

 

AUTO ELEKTRIKOA

BIZIKLETA ELEKTRIKOA

SENTSIBILIZAZIO-JARDUERAK

ELORRIO

09/17-18

09/17-18

09/17-18

EIBAR

09/21-22

09/21-22

09/21-22

GETXO

09/21-22

09/21-22

09/21-22

BILBO

 

 

09/21

IRUN

11/27-28

11/27-28

11/27-28

DURANGO

 

 

09/21