Ekintzailetzarako eta turismo-enpresen lehiakortasunaren hobekuntzarako laguntzak -2018- (Gobernu Bilera 2018-05-08)

logoconsejo.jpg

2018.eko maiatzak 08

Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak tokiko garapena bultzatuko duten turismo-negozio berrien sorkuntza babesteko laguntzen deialdia egin du. Gainera, turismo-enpresen lehiakortasunaren hobekuntza bultzatzeko jardunak sustatuko dira, eta, horretarako, berrikuntza teknologikoa, enpresen kalitatearen hobekuntza eta turismo jasangarri eta eskuragarri baterako egokitzea bultzatuko dira.

Deialdiaren zenbatekoa 894.264 euro izango da, eta honela banakatuko da: turismo-negozioen eredu berriak sortzeko ekintzailetza, 300.000 €, eta turismo-enpresen lehiakortasunaren hobekuntza, 594.264,77 €.