EBAZPENA, 2018ko otsailaren 20koa, HABEren zuzendariarena, helduen euskalduntzearen alorreko metodologiagintzan ikertzaileak gaitzeko bi beka esleitzeko dena.

2018.eko martxoak 05

2017ko abenduaren 28ko EHAAn argitara eman zen HABEren zuzendariaren 2017ko abenduaren 27ko Ebazpena, helduen euskalduntzearen alorreko metodologiagintzan ikertzaileak gaitzeko bi bekatarako deialdia egiten duena.

2018ko otsailaren 19ko bilkuraren aktan jasotakoaren arabera eta aipatutako deialdiaren VIII.4) oinarriarekin bat, Hautapen Batzordeak, gaia behar bezala aztertu ondoren, erabaki zuen bekak esleitzeko proposamena zuzendaritza nagusi honi bidaltzea, baita ere ordezko bekadunak izendatzeko proposamena.

Hautapen Batzordearen proposamenak ikusita, eta deialdiaren IX. oinarrian aurreikusitakoarekin bat,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Helduen euskalduntzearen alorreko metodologiagintzan ikertzaileak gaitzeko bekak hauei ematea:

– Estitxu Irisarri Eguia.

– Itxasne Sagarzazu Olaizola.

Bigarrena.– Ordezkoak izendatzea, esleipenei uko egin edo beste edozein gertakari tartean bada, hurrenkera honen arabera:

– Itxaro Etxague Goia.

– Uxue Zalbidea Olabarri.

– Ane Miren Villagran Arrastoa.

– Maite Garcia Ruiz.

– Lorea Arrieta Zubillaga.

– Margarita Ibañez Ramos.

Hirugarrena.– Interesdunei jakinaraztea administrazio-bidea agortzen ez duen Ebazpen honen aurka egiteko, gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren aurrean, Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita hilabeteko epearen barruan.

Donostia, 2018ko otsailaren 20a.

HABEko zuzendaria,

JOKIN AZKUE ARRASTOA.