Burdinbidearen Euskal Museoak Museoen Nazioarteko Eguna ospatuko du datorren igandean

Museo_Ferrocarril.jpg

2018.eko maiatzak 17

Eusko Jaurlaritzako Sozietate Publikoa den Euskotreneko Burdinbidearen Euskal Museoak igandean, maiatzaren 20an, Azpeitian (Gipuzkoa) duen egoitzan MUSEOEN NAZIOARTEKO EGUNA ospatuko du. Ospakizun hori dela eta, hainbat jarduera programatu dira.

Munduko museoen komunitateak maiatzaren 18an, UNESCOk babestuta, Museoen Nazioarteko Eguna ospatzen du. Euskotreneko Burdinbidearen Euskal Museoak igandera, maiatzaren 20ra eraman du ospakizun nagusia, eta horren helburua hurbiltzen den jendea Azpeitiako instalazioetan programatutako jarduera bereziez gozatzeko da.

Jarduera horien artean aipatu beharra dago:

  • Argazki Erakusketaren inaugurazioa “1921-1926, Urolako Trenbidearen eraikuntza”. Erakusketak formatu handiko 36 argazkiko bilduma biltzen du, horien zatirik handiena argitaragabeak dira, eta bertan Urolako Trenbidearen eraikuntzako etapa desberdinak islatzen ziren, eta Azpeitiako geltoki nagusian egun Euskotreneko Burdinbidearen Euskal Museoa dago.
  • Gidatutako modelogintzako trenen erakusketa, 5 hazbeteko trenbideko trenekin, Bizkaiko bost hazbeteko trenen Elkartearekin batera eginda.
  • Tren historikoen zirkulazioa:

11:00, Allan automotore diesel-elektrikoa, 1953an eraikita Portugaleko trenbideetarako.

12:00, Zugastieta lurrun tren-makina, Sharp Stewart Eskoziako enpresan 1888an eraikita Amorebietatik Gernikarako trenbiderako.

13:00, Portugal lurrun tren-makina, 1913an eraikita Henschel Alemaniako enpresak eginda, eta horren helmuga Portugaleko Dueroko lineetara zen.

  • Erakusketak Grafton lurrun garabiarekin, 1920an eraikita Babcock&Wilcox-erako (Galindo), tranbia historikoak eta Museoko tailer mekanikoa.

Museoa irekita igandean, maiatzaren 20an, 10:30etik 14:00etara egongo da.

Euskotrenek gogorarazten du larunbatean, maiatzaren 19an, lurrun tren biak ere zirkulatuko dutela eta horiek 2018ko ohiko zerbitzuan sartuta daudela. Azpeitiako Museotik irtengo dira 12:30ean eta 18:00etan.

Museoko instalazioen irekiera ordutegia honako hau da:

  • Asteartetik ostiralera lanegunetan: 10:00etatik 13:30era; eta 15:00etatik 18:30era.
  • Larunbatak: 10:30etik 14:00etara; eta 16:00etatik 19:30era.
  • Igandeak eta jaiegunak (astelehena izan ezik): 10:30etik 14:00etara.

Jendearentzako informazioa

  • Burdinbidearen Euskal Museoko helbidea: Julián Elorza, 8 (20730 AZPEITIA-GIPUZKOA).
  • Informaziorako telefono-zenbakia: 943 15 06 77
  • Faxa: 943 15 07 46
  • Posta elektronikoa: museoa@euskotren.eus
  • Web orrialdea: www.euskotren.eus