Bingen Zupiria sailburuak parte hartu du Donostiako Musika Hamabostaldiaren kartelaren aurkezpenean

DSC_0026.jpg

2018.eko martxoak 15

Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak parte hartu du Donostiako Musika Hamabostaldiaren kartelaren aurkezpenean. Juan Luis Goenaga irudia izango den kartelaren egilea da; Hamabostaldia abuztuaren 2tik irailaren 1era arte izango da.

Goenagak Musika Hamabostaldirako sortu duen kartelean, lur-, harri-koloreak nagusitzen dira, kolore ilunak, nahiz eta erdialdean, goi partean, hori koloreko eztanda moduko bat ere nabarmentzen den: “Pintatzeko garaian eskura izan ditzakedan era guztietako tresnak erabiltzen ditut, ikatz-zatiak, makilak, sokak… Eskuak eta oinak ere asko erabiltzen ditut; niretzat ohiko lan-tresnak dira”.

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailak Donostiako Musika Hamabostaldia diruz laguntzen du.