Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Bingen Zupiria sailburuak One Team proiektua ezagutzeko aukera izan du, kirolaren bidez gizarte mailako ekimenak sustatzen dituena

OneTeam.jpg

2018.eko irailak 04

Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak Euroligak antolatzen duen One Team proiektua bertatik bertara ezagutzeko aukera izan du, Gorka Urtaran Gasteizko alkatearekin eta Ramiro Gonzalez Arabako foru diputatuarekin batera. Ekimen honen bitartez, Euroligak saskibaloiaren aldeko apustua egiten du gizarte bizitzaren kalitatearen hobekuntzan benetako eragina lortzeko. Horretarako, One Team proiektuko talde parte-hartzaileek gizartean integratzeko ekimen bana garatzen dute, beraien lurraldeko behar bereziak aintzat hartuta.

2012an abian jarri zenetik, One Team programak ekintza ugari bideratu ditu, 12.000 pertsona baino gehiagorengan eragin dute, eta gizarte-bazterkeriara jasateko arriskurik handiena duten taldeei zuzendu zaizkie bereziki. Urtero, Saskibaloiko Euroligako Final Four delakoaren egoitza izendatutako hirian izan ohi da ONE TEAMeko lantegia, eta, horrenbestez, Gasteizi dagokio denboraldi honetan.

Iaz, Belgradon izan zen, eta Olimpia klubak egiten duen lana ezagutu ahal izan zen: 8 eta 13 urte bitarteko haurrengan kirola sustatzen du, horren bitartez eskola eta komunitatean bullying-ari aurre egiteko eta gizarteratzea bultzatzeko. Aurten, Baskoniak — 5 + 11 Fundazioaren eta One Teamen bidez– Gizarterako elkartearekin egiten duen lana ezagutu dute. Gasteizko elkarte horrek errespetua, ilusioa eta giza-duintasuna bultzatzen ditu kirolaren bitartez. Horretaz gain, Baskoniak familia etorkinen seme-alabei eta gizarte-bazterkeria arriskuan dauden taldeei eskaintzen die One Team programa.