Bermeo Tuna World Capitalek Euskadiko hegaluzearen balio kate osoa nazioartean kokatuko du

Bermeo_Tuna_World_Capital.jpg

2018.eko maiatzak 18

BWTC proiektu publiko pribatuak hegaluzearen balio kate osoaren inplikazioa bilatzen du, bajurako sektoretik hasi atun kongeladoreak eta konserba industria ere barneratzen ditu, gastronomiara iritsi arte. Ekimen honek berme moduan dauka sektorearen aportazio ekonomiko eta sozial garrantzitsua, ozeanoen jasangarritasunerako lehentasunezko ardatza jakintza zientifikoa delarik.

Aurkezpenaren ondoren, sailburuak, Bittor Oroz Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako sailburuordeak eta Leandro Azkue Arrantza Zuzendariak Bermeon ospatzen ari den Arrain Azokako ekitaldietan parte hartu dute.