Artolazabal´ek Lanbideren bulegoak bisitatu ditu Santutxun

12_01_18_Santutxu_(1).jpg

2018.eko urtarrilak 12

Bilbo 2018 01 12

Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabal Lanbidek Santutxun dituen bulegoetan izan da gaur goizean, eta inguru horretan lehentasunezkoak diren enplegu-premien eta bertan lan egiten duten pertsonen lanaren inguruko interesa agertu du. Marcos Muro sailburuordea, Lanbideko zuzendari Borja Belandia eta Nestor Arana ondoan zituela, Artolazabal enplegu-bulegoko langileekin mintzatu da Lanbidek ekin duen hobekuntza- eta erreforma-prozesuari buruz.