2018rako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren Diru Laguntzen Plan Estrategikoa (Gobernu Bilera 2018-02-20)

logoconsejo.jpg

2018.eko otsailak 20

2018rako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren Diru Laguntzen Plan Estrategikoak 58 jardun-ildo eta 160 milioi euro baino gehiago ditu:

  • Industria-arloa:27 ildo.124.351.563€
  • Nekazaritza-arloa:27 ildo.36.093.810€
  • Garraio-arloa:4 ildo.405.000€

Plana sailaren sustapen-politikak, 2020rako Euskadi Gobernu Programaren konpromisoekin bat datozenak,  planifikatzeko tresna da.

Plan hau prestatzeko, 2016-2020 Gobernu Programan eta dauden diru-laguntza programetan zehaztutako interes publikoak aztertu dira, eta, horretarako, Planaren indarraldian eskuragarri dauden baliabideak egiaztatu dira. Horrela, bermatu egiten da gorakada eraginkortasun eta efizientzia mailetan, bai eta gardentasuna sendotzea ere gure jardun-eremuan.

Planak, Gobernu Programaren konpromisoei lotutako ardatz bakoitzari jarraikiz, aurreikusitako diru-laguntza jarduketak dituztenak jaso ditu.

Jarraian, laburpen gisa, diru-laguntza programak gauzatzeko aurreikusten diren kostuen datu globalak identifikatzen ditu; horiek Sailaren egiturako antolamendu-unitateekin lotzen dira.

Planak, azkenik, diru-laguntza programetarako, fitxa bat jaso du eta, bertan, helburuak, ekintzak eta adierazleak jaso dira, aurreikusitako aldi baterako egoera, helburu dituen sektoreak, diru-laguntzak emateko prozedura, beharrezko aurrekontu-konpromisoak eta finantzaketa publikoaren ehunekoa.

Plan honek honako ardatz nagusi eta erronka estrategiko hauek ditu:

  • Hazkunde sendoa, enplegu gehiagorekin eta hobearekin

          .- Ezagutzaren ekonomian lehiakorragoa den industria

          .- Gune ahulenak berraktibatzea

          .- Enpresa nazioartekotzea

          .- Lehen sektore errentagarria, berritzailea eta lehiakorra

  • Hazkunde jasangarria

          .- Garapen jasangarrirako azpiegiturak

2019ko lehen hiruhilekoaren barruan, Planaren betearazpena ebaluatuko da, Euskadiko Ogasun Orokorraren Printzipio Antolatzaileen Legearen 49.8 artikuluak ezarritakoari jarraikiz egiten den diru-laguntza programen ebaluazioaren esparruan. Egiten den balorazioak oinarri izan beharko du, hurrengo diru-laguntzen plan estrategikoa prestatzeko.