2 milioi euro gizarte ekonomiako enpresak eratzeko eta sustatzeko (Gobernu Bilera 2018-07-17)

logoconsejo.jpg

2018.eko uztailak 17

Lan eta Justizia Sailak guztira 2 milioi euro jarriko ditu gizarte-ekonomiako enpresak eratzeko eta sustatzeko eta enpresa-mota horien lurralde-sustapen planifikatua garatzeko.

Agindu honen ondorioetarako, gizarte ekonomiako enpresatzat joko dira lan elkartuko kooperatibak, lurraren ustiapen komunitarioko kooperatibak, nekazaritza-kooperatibak eta gainerako kooperatiba-motak, lan-sozietateak eta beren prestakuntza akademikoaren zati gisa eta dagokion unibertsitatearen tutoretzapean enpresa bat garatzen duten unibertsitate-ikasleez osatutako kooperatiba-sozietateak.

Eskaerak aurkezteko hilabeteko epea izango da, deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.

Eskaera-eredua euskadi.net egoitza elektronikoan dago eskuragarri.