1,5 milioi enpresei bideratuta, ingurumena babesteko inbertsioetarako (Gobernu Bilera 2018-06-05)

Argitalpen-data: 

logoconsejo.jpg

Gobernu Kontseiluak onartu egin du Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren, Iñaki Arriolaren, agindua; horren bidez, ekitaldi honetarako diru-laguntzak deitu dira, enpresei zuzenduta, ingurumena babesteko inbertsioak egiteko.  Aginduak honako diru-laguntza ildo hauek aurreikusten ditu:

a) Ingurumenaren babesaren arloan Europar Batasunaren arauak gainditu edo arauditik eza egonez gero babesa areagotu ahal izateko inbertsioetarako laguntzak.

b) Batasunaren etorkizuneko arauetara aurretiaz egokitzeko laguntzak.

c) Ingurumen-azterlanetarako laguntzak.

d) Hirugarrenek sortutako hondakinak birziklatzeko eta berrerabiltzeko inbertsioetarako laguntzak.

e) Antzina kutsatutako lursailak saneatzeko laguntzak.

f) ETEentzako laguntzak, ingurumen-arloan aholkularitza-zerbitzuak emateko.

Deialdirako aurrekontu-zuzkidura 1,5 eurokoa da; 785.000 euro prozedura arruntaren bidez esleitutako proiektuetarako esleitzen dira, eta gainerako 715.000 euroak, prozedura sinplifikatuaren bidez esleitutako proiektuetarako. Laguntza horiek Eskualde Garapeneko Europako Funtsak finantzatzen ditu diruz lagundutako zenbatekoaren % 50ean, laguntzaren onuraduna enpresa txiki edo ertaina denean.

Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian agindua argitaratu eta biharamunetik aurrera. Eskabideak baliabide elektronikoen bidez aurkeztu beharko dira hemen: https://www.euskadi.eus/agrupacion_servicios/2018/agrprot2018/y22-izapide/es.

Esleipen-prozedura bakoitzean hartzen den ebazpena gehienez sei hileko epean eman eta jakinaraziko zaie interesdunei, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.