Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sarea arautzen eta eguneratzen duen Dekretuaren aldaketa (Gobernu Bilera 2017-11-21)

logoconsejo.jpg

2017.eko azaroak 21

Ekainaren 23ko 109/2015 Dekretuaren bitartez Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sarearen osaketa finkatu zen.

Enpresei eta euskal gizarteari oro har balioa ematen dietelako, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sisteman Teknologia Zentro Multifokalizatuek eta Ikerkuntza Kooperatiborako Guneek funtsezko papera betetzen dutenez, 2020 estrategiari loturik ondoren aipatuko ditugunak bezain funtzio garrantzitsuak behar bezala beteko dituzten Gobernantza Organoak eduki behar dituzte:  “ikerketa-agendaren definizioa eta Aginte Koadroaren jarraipenaren bidez Eusko Jaurlaritzaren estrategiarekin lerrokatzea bermatzea”.

Dekretu hori aplikatu den bi urteetan egiaztatu da agenteen bi kategoria hauetako gobernantza-organoetan Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren parte-hartzea lagungarria dela Euskadi 2020 Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Planaren helburuekin lerrokatzeko, eta emaitzak lortzeko beharrezkoa eta egokia den orientabiderako.

Horregatik, Gobernu Kontseiluak, gaur, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sarea arautzen eta eguneratzen duen Dekretuaren aldaketa onartu du. Horrela, gobernantza-organoetan Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren ordezkaritza ez duten Teknologia Zentro Multifokalizatuek eta/edo Ikerkuntza Kooperatiborako Guneek jarraipen-batzorde bat eratu ahal izango dute eta bertan Sail honetako ordezkari bat sartuko dute.

Aldaketa hori ere egiten da ebazpena noiz hartu eta jakinarazi behar den zehazteko.