Ustez kutsatuta zegoen arrautza likido pasteurizatuaren sortak ez du fipronil-maila detektagarririk

2017.eko abuztuak 22

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak Elikagai eta Pentsuetarako Alerta Azkarreko Europako Sistemaren jakinarazpena jaso du, non aditzera ematen baita joan den abuztuaren 12an Bizkaiko enpresa batean atzemandako arrautza likido pasteurizatuaren sorta merkatura itzul daitekeela, egindako analisietan ez baita aurkitu fipronil-maila detektagarririk.

Frantziatik zetozen eta ustez kutsatuta zeuden arrautzak berehala atzeman zituzten Osasun Saileko Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzako ikuskaritza-zerbitzuek abuztuaren 11ko arratsalde-gauean, Kontsumoaren, Elikagaien Segurtasunaren eta Nutrizioaren Espainiako Agentziak (AECOSAN) jakinarazpena igorri ondoren. Sorta atzemateko prebentzio-ekintza azkarrari esker arrautza likido pasteurizatua elikagaiak fabrikatzeko prozesu bakar batean ere ez sartzea lortu zen, osasun publikorako edozein arrisku baztertuta.

Osasun Sailak aktibatuta mantentzen ditu alerta horretarako kontrol- eta zaintza-sistema guztiak eta behar diren neurri guztiak hartuko ditu Euskadin bizi diren pertsona guztien osasuna babesteko.

 

Vitoria-Gasteiz, 2017ko abuztuaren 22a