Urte anitzeko 42,2 milioi euroko gastua baimendu da, etxebizitzako eta birgaitzeko politiketarako (Gobernu Bilea 2017-07-18)

logoconsejo.jpg

2017.eko uztailak 18

Gobernu Kontseiluak, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuak proposatuta, etxebizitzako eta birgaitzeko politiketan 42,2 milioi euroko urte anitzeko gastuak baimentzeko Akordioa onetsi du, 2017ko Euskadiko Aurrekontu Orokorretan jasotako aurreikuspenak aplikatzeko.

Akordioaren edukia honako hau da: 

1. 18 milioi euroko gastua baimentzea, 2017 ekitaldian “Etxebizitza birgaitzeko diru-laguntzak” emateko, honako urte anitzeko banaketa honekin:

2017. urtea:        11.000.000 euro

2018. urtea:          7.000.000 euro

Guztira:                18.000.000 euro

2. 10,1 milioi euroko gastua baimentzea, 2017 ekitaldian “Errentamendua sustatzeko diru-laguntzak” emateko, honako urte anitzeko banaketa honekin: 

2017. urtea:              100.000 euro

2018. urtea:           3.400.000 euro

2019. urtea:           6.600.000 euro

Guztira:                 10.100.000 euro

3. 14,1 milioi euroko gastua baimentzea, “2017ko Finantza Hitzarmena interes-puntuen sorospenak” emateko, honako urte anitzeko banaketa honekin:

2017. urtea:              100.000 euro

2018. urtea:          1.073.000 euro

Gainerako urteak

2043ra arte:        12.927.000 euro

Guztira:                14.100.000 euro