URAk urrian hasiko ditu Olaa errekastoan uholdeei aurre egiteko eta ingurumen-egoera hobetzeko lanak, Zarauzko Errotaberri industrigunean

Errotaberri-Zarautz.jpg

2017.eko irailak 05

  • Olaa errekastoan, 1200 mko tartean, estaldurarik gabeko bideratzea egingo da; baita hiru zubi berri, estaldura baten eraistea eta ibaiertzetako ingurumen-egoera hobetzeko lanak ere
  • Zarautzen autobidearen hegoaldean dagoen eremuan, Urteta auzoranzko errepide-ertzean
  • Lizitazio-aurrekontua:  4.454.388,52 €koa
  • Egikaritze-epea: lanak hasita, 20 hilabetekoa

2017.09.06. URAk urrian hasiko ditu Olaa errekastoan uholdeei aurre egiteko eta ingurumen-egoera hobetzeko lanak, Zarauzko Errotaberri industrigunean. Ibarbide horretan, industria-jarduera esanguratsuak daude, eta iragan asteko euriteek bere egin zuten eremua.

Aurreikusitako lanok ur-goraldiek eremu horretan sortzen dituzten erasanak murriztuko dituzte; hartara, 1200 mko tartean, estaldurarik gabeko bideratzea egingo da —ahal den tarte guztietan, ibai-ohe naturalari eutsita-, eta Errotaberriko urbanizazioaren sestra hasaraziko da.

Ibilgua berria zabalagoa izango denez, hiru zubi berri eraikiko dira –Itur, Urraga eta Etxetxo- ibaiertzak elkarrekin lotzeko.

Halaber, Olaa errakastoko egungo 350mko estaldura kenduko da, eta Olaa eta Iñurritza errekastoen ibaiertzak berreskuratuko dira, ibaiertzeko  tokiko landarediak ertzetan etenik izan ez dezan.

Lanok malda gutxi duten eremuotan egingo dira, Olaa errekastoaren ibarbidean, autobidearen hegoaldean dagoen eremuan, Urteta auzoranzko errepide-ertzean. Olaa errekastoa Manufacturas Aranzabal S.L. altueran, 350 m-totan estaltzen duen estaldurak areagotzen du  eremu horrek berez ur-goraldiak izateko duen joera; eta Olaa eta Iñurritza errekastoen zabalera eskasek ez dute eremuan bil litekeen ura husten laguntzen.

Industria-jardueran uholde arrisku nabarmena duen eremuan egoteagatik, errekasto bien ur-goraldi naturalek erasanak sor litzakete.

Ibilguaren ingurumen-lehengoratzea

Lanok ibilgua estaldurarik gabe bideratuko dute, era askotariko ormak baliatuta: Olaa errekastoaren hasieratik  Manufacturas Aranzabal, S.A.-rainoko tartean. Betiere, ahal den tarteetan, ibai-ohe naturalari eutsita.

Lanok eremuan ahalik eta hoberen txertatze aldera, aurreikusi da honakoak ere egitea: belar-landatzeak, aldameneko berdeguneetan zuhaitz-landatzeak, ingenieritza-teknika bigunak erabiltzea, edota harri-lubetez osatutako ezpondetan aldazken landatzeak. Era berean, lanak baliatuko dira eremuan atzemandako espezie inbaditzailea erauzteko (Arundo donax).