Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak pertsona kontsumitzaileen eskubideak sustatzeko eta babesteko erakundeei laguntzak emateko deia egin du (Gobernu Bilera 2017-12-05)

logoconsejo.jpg

2017.eko abenduak 05

Kontsumobideren bitartez, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak deialdia egin du, pertsona kontsumitzaileen eta erabiltzaileen eskubideak eta interesak sustatzeko eta babesteko toki-erakundeei eta hauek sustatutako erakundeei diru-laguntzak emateko 2018. ekitaldian. 

Laguntza horiek erabiliko dira funtzionamendu-gastuetarako eta informazio- eta prestakuntza-jarduerak burutzeko, kontsumo-ikuskapeneko jardueren ondoriozko gastuetarako, eta ekipamendua ezartzeko, berritzeko, zabaltzeko edo lekuz aldatzeko lanen ondoriozko gastuetarako. 

Horretarako, guztira, 958.570 euro emango dira laguntza moduan.