Tapia: "Europarekin lotura da lehentasuna"

2017.eko apirilak 21

Garapen Ekonomiko eta Azpiegituretako sailburua, Arantxa Tapia, “Euskal Y”az aritu da Ser kateko Hora14 saioan egin dioten elkarrizketan, Espainian abiadura handiaren iritsieraren 25. urteurrena ospatzen ari diren egun berean. Tapiak esan du Madrilen hartutako erabaki politiko baten ondorioa dela Euskadik oraindik abiadura handiko trenbide sarerik ez izatea.

Sailburuak azpimarratu du gainera, Euskal Y ez dela uharte bat, Atlantikoko Korridorearen parte baizik, Europak estrategikotzat eta jotzen duen ardatz baten parte hain zuzen ere. Abiadura Handiko trenak bidaiariak eramango ditu, baina merkantzia trena ere izango da, ezinbesteko azpiegitura beraz gure industriarentzat, Europarekin, portuekin eta Maditerraneoko korridorearekin lotuko gaituelako.