Star Wars saga galaktikoaren zenbait pertsonaia Donostia Unibertsitate Ospitalera etorriko dira gaur arratsaldean

2017.eko otsailak 15

Haur Onkologikoaren Nazioarteko Eguna dela eta, gaur arratsaldeko 17:00etan, 501 Legioak eta R2-KT-k –Star Wars sagaren R2-D2 droidearen bertsioa arrosa kolorean– Donostialdea ESIko unibertsitate ospitalea bisitatuko dute.

Robot berria saga galaktikoaren Donostiako zale talde batek egin du beste jarraitzaile batzuekin batera. R2K-T robotaren izena minbizia izan zuen Katie haurraren –zeina baitzen 501 legioaren fundatzailearen alaba– omenez jarrita dago. Lau urteko Katie, Albin Johnsonen alaba, garuneko tumore baten ondorioz zendu zen. 

Sagako beste pertsonaia batzuekin batera Donostia Unibertsitate Ospitalera etorriko den R2-KT robota 501 legioko kide diren Rafa Martínek, Gonzalo Ortegak, Andoni Serranok eta Florencio Fernándezek fabrikatu dute.