SOS Arrazakeriak eta Donostialdea ESI-ak lankidetza-hitzarmena sinatu dute Donostia Unibertsitate Ospitalean emigrante adingabeen egonaldian laguntzeko

convenio.jpg

2017.eko otsailak 07

Jose Manuel Ladrón de Guevara Donostialdea ESIko zuzendari gerenteak eta Maitane Arnosok, SOS Arrazakeriaren legezko ordezkariak, lankidetza-hitzarmena sinatu dute Donostia Unibertsitate Ospitaleko Pediatria Unitatean ospitaleratuta dauden emigrante adingabeentzat laguntza-jarduerak koordinatzeko. 

Ekimenak ospitaleko umeen egonaldian laguntza-jarduerak  eskaini nahi dizkie zailtasunak dituzten familiei, eta horrela haien gogo-aldartean eragin, onura terapeutikoa ere lortzeko. 

Pediatria unitateko langile sanitarioak, ospitaleko beste profesionalekin batera,  proaktibotasunarekin, ospitaleratuta dauden adingabeen zailtasunak atzemateko arduradunak izango dira; eta laguntza-jardueren informazioa emango diete familiei, haiek erabaki dezaten. 

Pertsonal sanitarioak zailtasun-egoera detektatu eta gero, familia bera izango da, Pediatria unitatearen edo Pazienteak Onartzeko zerbitzuko gizarte-langilearen bidez, zerbitzua eskatzen duena; eta azken hori izango da SOS Arrazakeriarekin kontaktatuko duena laguntza eskaera egiteko. 

SOS Arrazakeriaren boluntarioek, ospitalizazio-unitatearen arduradunaren bidez, informazioa eta aholkua jasoko dituzte boluntariotza programa honen ezaugarriei eta espezifikotasunei buruz. 

Laguntza-jarduera Donostia Unibertsitate Ospitaleko instalazioetan egingo da; eta, jarduera egoki garatu ahal izateko, instalazio eta zerbitzuen sarbidea erraztuko zaie adingabeei.