Segurtasuneko sailburua Ertzaintzako agintariekin bildu da Kataluniako atentatuen ondorengo egoera aztertzeko

Jorge Aldekoa eta Josu Bujanda superintendenteak eta Juan Vicente Bilbao komisarioa.

2017.eko abuztuak 18

Gaur goizean, Erandioko Ertzaintzaren egoitza nagusian

Estefanía Beltrán de Heredia Eusko Jaurlaritzako Segurtasuneko sailburuak eta Josu Zubiaga Segurtasuneko sailburuordeak bilera egin dute gaur goizean Ertzaintzako agintariekin, Erandioko egoitza nagusian. Bileraren helburua izan da Kataluniako azken atentatuen balorazioa egitea.

Bileran izan dira Ertzaintzako buru Jorge Aldekoa intendenteburua, Hiritarren Babeserako Alorreko buru Josu Bujanda intendenteburua eta Ertzaintzaren Inteligentzia Bulego Nagusiko Inteligentzia Kriminaleko buru Juan Vicente Bilbao komisarioa. 

Bileran 4. arrisku-mailako segurtasun-neurriak aztertu dira, eta pertsona gehien metatzen den lekuetan arreta eta segurtasun-neurriak areagotzeko beharra nabarmendu da.

Era berean, adierazi da prebentzioan garrantzi handia duela segurtasun-indarren eta -kidegoen arteko elkarlanak, informazioak eta inteligentziak; jakina, babesteko eta erantzuteko operatiboak ezarri beharra ahaztu gabe.